Zuriñe Benaventek eta Ignacio Monterrubiok bost urte baino gehiago daramatzate dantza eta mugimenduaren hizkuntza berrien inguruko esperientziak bilduz. ALTRASTE DANTZA Konpainia sortzen dute. Haien sorkuntza lanak aurkezten dituzte, mugimendua, soinua eta hitzari indarra emanez. Danzálava ere antolatzen dute, Gasteizko dantzari profesionalei zuzendutako proiektua. Urtean zehar tailer ezberdinak antolatzen dituzte Mark Tompkins, Vera Mantero, Jeremy Wade, Daniel Abreu, Amalia Fernández, Guillermo Weickert, Mónica Valenciano, Oscar Gómez Mata, Julyen Hamilton, Tania Arias Winogradow, Marta Izquierdo, Katie Duck edo María Muñoz bezalako profesionalakin, besteak beste. Erakusketa irekien bitartez publikoaren sentsibilizazioa ere lantzen dute. Artista hauen esperientzia artistiko eta pertsonalak performer, dantzari eta publikoari hurbilduz.    

www.vimeo.com/altrastedanza

www.ignaciomonterrubio.com